viernes, 11 de enero de 2013

'Txapela Buruan' saio berrian parte hartu nahi duzu?

Lau gaztek Europatik barrena egingo duten ibilbidea kontatuko du saioak, eta bidaiariak behar ditugu!



Laster 'Txapela Buruan' saio berria estreinatuko dugu ETB-1en.Lau gaztek Europan barrena egingo duten bidaia erakutsiko du. Dena prest dago: 15 egunetarako InterRail txartelak, ibilbideak, aterpetxeak, bisitatuko ditugun tokiak, ezagutuko ditugun euskaldunen kontaktuak, etab. Dena den, oraindik garrantzitsuena falta zaigu... ZU! Zu izan zaitezke lau gazteetako bat!

Beraz, 18 eta 30 urte artean badituzu eta euskaraz baldin badakizu, parte hartu urtarrilaren 18an 10:00etatik 18:00etara EITBren Bilboko egoitzan egingo dugun kastinean, eta etorri gurekin bidaia zoragarri honetara. Gainera, Gaztetxartela eramanez geroiPad mini baten zozketan parte hartuko duzu! 15 egun Europan zehar, trenean bidaiatuz, motxila gainean, eta gainera, dena doan! Bidaia osoko gastuak ordainduta dituzue, hau da, InterRail paseak, dietak, lo egiteko lekuak eta bisitatuko ditugun lekuetako sarrera guztiak. Eta trukean, zer eskatzen dugu? Abenturarako gogoa izatea, leku berriak eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera ondo aprobetxatzea, eta gozatzeko grinarekin etortzea, besterik ez.
EZ GALDU ZURE TRENA!!!!!
Informazioa Vital KutxaKutxa eta BBK-ko web guneetan ere egongo da eskuragarri!

No hay comentarios:

Publicar un comentario