martes, 22 de enero de 2013

KUTXABANKeko webgunean

Aurki estreinatuko da ETB1en “Txapela Buruan...” saio berria.

Saioak, lau gaztek Europatik egingo duten bidaia erakutsiko du. Dena prest dago. 15 egunetarako Interrail paseak, hainbat herrialdetako ibilbideak, aterpetxeak, bisitatuko ditugun tokiak, hiri bakoitza erakutsiko diguten euskaldunekin harremanetan jartzeko moduak...
Urtarrilaren 18an egin ziren parte-hartzaileak hautatzeko probak EITBren egoitzan, eta 200 gazte bertaratu ziren, abenturaz gozatzeko irrikaz. Denek ala denek, abentura honek leku eta pertsona berriak ezagutzeko eskaintzen zien aukera goraipatu eta esperientzia honekin gozatzeko nahia erakutsi zuten. Tamalez, lau lagun soilik hautatu ahal izan dira:

- Goihaitz Perez. Oiartzun. 18 urte
- Irati Aimorta. Durango. 19 urte
- Maitane Uriarte. Gernika. 20 urte
- Ieneko Ruiz de Azua. Vitoria-Gasteiz. 24 urte

Hona hemen haien argazkia:

ESKERRIK ASKO hautaketa-probetara bertaratu zineten guztioi, erakutsitako naturaltasun, berezkotasun eta interesagatik. Bestalde, gazteentzako Kutxabank txartelen titularrek ipad mini baten zozketan parte hartu zuten. Irabazlea, Igor Jimenez Palacios izan da, Bilbotarra. Zorionak Igor!

ZORIONAK ere esperientzia berri hau biziko duten Goihaitz, Irati, Maitane eta Ienekori.

Etorri gurekin trenera!! “Txapela buruan…” saioan elkar ikusiko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario