Goihaitz Perez Bertarbide gazte oiartzuarra, 'Txapela buruan' saiorako aukeratua
Beste hiru gazterekin otsailean abiatuko dira Europa aldera eta martxoan hasiko dira saioa emititzen

Aurreko ostiralean EITBren Bilboko egoitzak aurki
ETB-1en estreinatuko duten 'Txapela Buruan' saioaren castinga hartu
zuen. Ehunka gazte aurkeztu ziren bertara, eta egun osoko lan saio
luzearen ostean, aukeraketa prozesua abiatu zuten saio berri horretako
arduradunek. Asteburuan gogoeta luzea egin dute, eta dagoeneko aukeratu
dituzte lau gazteak: Bi neska bizkaitar, Gasteizko mutil gazte bat eta
oiartzuarra. Lau gazte horiek otsailean abiatuko dira Europa aldera, eta
martxoan hasiko dira saioa emititzen.
Saioaren egitura
Lau gazte horiek hamabost eguneko InterRail bidaia egingo
dute, eta Europan barrena izandako abentura erakutsiko du saioak.
Hautagaiek jende eta leku berriak ezagutuko dituzte, eta ikusleak haien
esperientziaren lekuko izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario