martes, 22 de enero de 2013

DEIA: 'Txapela Buruan' saioko partaideak bihar ezagutuko dira


EHUN BAT GAZTETATIK, BAKARRIK LAUK IZANGO DUTE AUKERA 15 EGUNEKO BIDAIA EGITEKO EUROPAN ZEHAR
A. SANTANA - Lunes, 21 de Enero de 2013 - Actualizado a las 05:36h


BILBO. Txapela Buruan ETB1-eko saio berrian parte-hartzeko kastinaren emaitzak bihar ezagutaraziko dira, Euskal Irrati eta Telebistako arduradunek jakinarazi dutenari jarraiki. Joan den ostiralean Bilboko Eitb-ko egoitzara hurbildu ziren ehun bat gazteek internet bidez ezagutu ahal izango dute nortzuk izan diren hautatuak. Bi bide dituzte erantzunak ezagutzeko, bai Eitb-ko webgunean (eitb.com), bai Kutxabank-ekoetan (BBK, Kutxa eta Vital Kutxa).
Kastinera aurkeztu diren gazteen artean, lau besterik ez dira aukeratuko "abentura" honen protagonista izan daitezen. Lau gaztepribilegiatu horiek, Europan barrena ibiliko dira 15 eguneko Interrail paseekin, kontinenteko hainbat lurralde eta hiri ezagutuz. Horretarako, komunikatzeko gaitasun handia izan beharko dute, "baina komunikatzen jakitea, ez du esan nahi hizkuntza atzerritar bat menperatu behar denik", zehaztu zuten saioaren eragileek. "Hamaika izango dira gure protagonistek biziko dituzten egoera lotsagabe eta dibertigarriak", erantsi zuten.
Saioaren arduradunak pozik agertu dira kastinak jasotako parte-hartzearekin. "Euskal Herriko gazteek serio hartu dute ETB1-ekoTxapela Buruan saioak proposatutako erronka, ehun gaztetik gora hurbildu baitira ostiraleko kastinera", adierazi zuten.
"Hamaika egoera lotsagabe eta dibertigarri biziko dituzte protagonistek", aurreratu du ETB-k
Ez da harritzekoa horrelako erantzun ona jaso izana, Euskal Telebistak 15 eguneko bidaia paregabea eskaintzen du eta. 18 eta 30 urte bitarteko gazte aukeratuek Interrail bidez, hots, trenbidez egingo dute aipatu bidaia, eta guztiz doanekoa izango da esperientzia. Hori bai, dirurik ez badute eman behar trukean, bai ordea "abenturarako gogoa, leku berriak eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera ondo aprobetxatzea, eta gozatzeko grina izatea", argitu dute eragileek.
Kastinak -goizeko hamarretatik hasi eta, etenik gabe, arratsaldeko seiak arte iraun zuenak-, jende andana bildu zuen, eta Euskal Herri osoko bidaiari abenturazaleak hurbildu ziren.
Iguripen keinuak eta irribarre urduriak nagusi ziren Eitb-ko egoi-tzaren aurrean batu zen jende ilaran. Ezinegonari aurre egin behar izan zioten hautagaiek, banaka pasatu baitziren Eitb-ko Multibox aretotik, bertan hartu baitzituzten leku kastinaren probek.
Horietara urduritasunez aurkeztu ziren batzuk, beste batzuk, aldiz, inolako lotsik gabe eta ziurtasun osoz erantzun zioten ETB-ko arduradunek galdetutako guztiari. Jakina, partaide guztiek txapela jantzi behar izan zuten galderei erantzun aurretik. Hautagaiek euren bidaia esperientziez, gustuez, komunika-tzeko abileziaz nahiz bestelako trebeziez hitz egin zuten. "Denek nahi zuten abentura berri honen protagonista izan, eta saioaren taldekideak konbentzitu behar izan dituzte horretarako, bakoitzak bere erara, eta bere nortasuna erakutsiz", aipatu zuten kastinaren zuzendariek. Alea iacta est.

No hay comentarios:

Publicar un comentario